Eguneroko ogi ustela, egunero zaplastada,
zenbat eta gehiago ahalegindu,
orduan eta kolpe gehiago,
akats gehiago, larri gehiago.
Sorteak ihes egiten dit, larriaren larria,
bastertutako gizakia,
ahastutako laguna, unibertsoko inurria.
Argi ilunarekin noa aurrera,
aurkitzen ditudan ostopoak gaindituz,
batenbatek lurrera botako nauen arduratan.
Sendo mantendu behar da bizitza honetan,
nahiz eta gogorra izan,
nahiz eta labainak sartu,
aurrera jarraituko dut,
nire bizitza nahia zuen malizia
baino gogorragoa bait da.
Posoitutako geziek ez dute eraginik nigan,
ezta ere zuen heriotza hitzek,
azpaldi galdu bait nuean besteen
iritsien, keska edo arduren interesa,
ez zarete gehiago beharrezkoak,
ez duzu ezer aldatzen.
Alain Zabaleta (2007-02-12) a.k.a A.Z. Lafenjaus
No hay comentarios:
Publicar un comentario